XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Esandako sinbologiaz eginiko mapa geologikoak interpretatzeko ahalmena lantzea.

EGINTZEN HELBURUAK: Gai honen helburuak hiru zatitan banatu ditugu: Geruzak tolesten direnean, hau da, indar bat aplikatzen zaienean, zer forma hartzen duten ikusiz, forma horren eta aplikaturiko indarraren arteko erlazioa ulertzea.

Forma bakoitzari dagokion sinboloa erabiltzean lortzen diren abantailak ikustea.

Sinbolo arrunt batzuz prestaturiko mapa eta ebakidurak ulertzen hastea.

EGINTZAREN PRESTAKUNTZA Egintza hauen bidez, naturan gertatzen diren fenomenoen antzerakoak egin nahi ditugu baina eskala txikian.

Horretarako eredu batzu prestatuko ditugu, bertan aprobak egiteko.

Zapata-kutxa baten tamainako kutxa berezi batzu prestatuko dituzue.

Honelakoak gutxi gorabehera.

beira. A aurpegia gardena izatea komeni da. B aurpegia higikorra da.

Horrelako kutxak edukiz, hurrengo horrietan adierazten diren egintzak egin daitezke.

Egintza hauk burutzeko ez da zertan talde berezirik egin behar.

Ikastaldeko guztiek egin ditzakezue egintza guztiak.

Baina edozertara, hori talde osoaren eskuetan geratzen da.

Interesgarri gerta liteke egintza bakoitza zenbait aldiz errepikatzea, emaitza egokiak lortzeko.

1. EGINTZA Tamaina desberdinetako hareak hartuko dituzue: harea lodiak, tartekoak, finak,...

Gero hauekin geruzak egingo ditugu.

Eta hobeto desberdintzeko, nahi izanez gero, koloratzaile batez tindatuko ditugu.

Arazoa oso erraza da.

Lehenengo hare-mota batez geruza bat prestatuko dugu.

Mazu batez ongi zapalduko dugu, gogortzeko eta uniformatzeko.

Geruza horren gainean beste hare-geruza bat ipiniko dugu, eta horrela hiruzpalau geruza osotuz.